Waifre (Gaiferos)
Waifre Baskoniako eta Akitaniako dukea (744 - 768). Baskoniako dukerria ez bereizteko etengabe egin zuen borroka. Araba eta Burebaren defentsan bataila latzak izan zituen Asturiasko Fruela I.aren armadaren aurka, eta aldi berean, hegoaldeko lurretan arabiarren erasoa jasan izan zuen. Waifre dukea hil zutenean bere semea Hunaldo II.a izan zen ondorengoa. Orduan, Pepin laburraren erasoen ondoren, frankoek Baskonia eta Akitaniako dukerriak Karlomagnoaren inperioari batzea lortu zuten (769).
Iturria: Elhuyar