Urralburu Tainta, Gabriel

Gabriel Urralburu Ezkarotzen jaio zen 1950ean. Politikari nafarra izan zen. Zientzia Teologiko eta Moraletan lizentziatu zen. PSN-PSOEko idazkari nagusi izan da 1982 - 1994 bitartean. Nafarroako diputatu Madrilgo Gorteetan (1977; 1979), Nafarroako Legebiltzarreko diputatu (1983; 1987; 1991) eta 1984-91 bitartean Nafarroako Gobernuko lehendakaria izan da. Ustelkeri aferetan nahasirik zegoen susmoak zirela eta, 1994an politikagintza utzi eta 1995ean kartzelaratu egin zuten; 1996ko maiatzean behin-behineko askatasuna lortu zuen, epaitu zain.

Iturria: Harluxet