Uranzu, Martin
Nabigatzaile gipuzkoarra, Errenterian jaioa (XVI. m.). "Matxin Errenteriakoa" ezizenez ezaguna. Bere galeoiarekin Siziliara zihoala, Eivissako uretan Bizargorri otomandarraren eskuadraren aurka borrokatu zen (1526). Pirata berbereak Mediterraneotik kanporatzeko Karlos V.ak eginiko espedizioan parte hartu zuen (1535); emandako laguntza eskertuz, Karlos V.ak itsas armadako jeneral izendatu eta armarria eman zion.
I: Harluxet