Txilperiko II.a
Txilperiko II.a 670ean jaio eta 721ean hil zen. Neustriako erregea (715 - 721), Txilderiko II.aren semea. Aita hil zenean monasterio batera eraman zuten eta Dagoberto III.a hil zenean, monasteriotik atera eta, Neustriako errege izendatu zuten (715), baina Karlos Martel-ek garaitu egin zuen. Hala ere, Karlos Martelek erregetzat onartu zuen Klotario IV.a hildakoan (719).
Iturria: Elhuyar/ Lur