Txabarri, Bitor

Bittor Txabarri Portugaleten jaio zen 1854an eta Marseilla-n hil 1900ean. Bizkaiko siderurgiako aitzindarietakoa izan zen; Bizkaiko Labegaraien oinarri izango zen La Vizcaya fabrika sortu zuen (1882). Bilbo-Santander trenbidea eraiki, tranbia elektrikoak egin, Asturiasko meategietako ustiaketa prestatu eta meatzaritza-enpresak sortu, kontserba-fabriketarako latorria egin eta meatzaritza eta nekazaritza modernizatu zituen. Senadorea eta diputatua izan zen. Libreganbismo ofizialaren aurka egin zuen eta 1895ean Alderdi Kontserbadorean sartu zen.

I: Harluxet