Torquemada

Tomás de Torquemada Valladolid-en jaio zen 1420an eta Ávilan hil 1498an. Juan de Torquemadaren (Valladolid, 1388 - Erroma, 1468), "Summa de Ecclesia" teologi lanean botere pontifikalaren apologia egin zuen (1448-49) domingotarra eta kardinalaren iloba.

Fernando II.a eta Isabel I.a Inkisizioako errege-erreginen aitor-entzulea izan zen. Iberiar penintsulako inkisidore nagusi egin zuten (1483) eta oso ospetsua izan zen bere gogortasunagatik; 15 urtez zuzendu zuen Inkisizioa eta ia 3.000 pertsonari ezarri zien heriotza-zigorra. Inkisizioaren gidaliburu bilakatuko zen inkisidoreen jarraibideak idatzi zuen (1484).

I: Harluxet