Tomas Becket, San
Tomas Becquet Londresen jaio zen, 1118an g. gb. eta Canterbury-n hil 1170ean. Enrike II.a Plantageneten laguna zen eta erregeak Ingalaterrako kantzelari (1155 - 1162) eta Canterburyko artzapezpiku izendatu zuen (1162). Elizaren aldeko sutsua izan zen, erregearen interesen aurrean. Enrike II.ak noble eta elizaren boterea murriztuz eta administrazioa antolatuz monarkiaren agintea sendotu zuen. Elizaren pribilejioak murrizten zituen Clarendongo Konstituzioa proklamatuz (1164), baina horretan, Tomas Becket aurkakoa izan zuen. Ondorioz, elkarrekin haserretu ziren. 1170ko abenduaren 29an, erregearen inguruko lau noblek Toman Becket hil zuten katedralean eta Enrikeren gainbeheraren hasiera izan zen. Enrike II.ak jendaurreko penitentzia egin eta baliogabetu behar izan zuen Clarendongo erabakia, Erromako aita sainduaren aginduz.
I: Harluxet