Teodoriko edo Thierry II.a
Teodoriko II.a ez dakigu non jaio zen, 587an eta Metzen hil 613an. Borgoinako (595-613) eta Austrasiako (613) errege frankoa, Txildeberto II.aren seme eta ondorengoa. Bere anaia Teodeberto II.ak eta biek, Pirinioetatik I-ko baskoiak menperatu zituzten (602) eta Genial galo-erromatarra Baskonia-Akitaniako dukerriko lehenengo duke-gobernadore izendatu zuten.. Paris hartu zuen (605), baina ezin izan zuen Klotario II.a harrapatu. Anaiaren aurka garaitu eta Austrasiako errege bilakatu zen.
Iturria: Harluxet