Teodeberto II.a
Teodeberto edo Teodoberto 584an jaio zen eta ~612an hil. Austrasiako errege merovinjioa (595-612), Txildeberto II.aren seme eta ondorengoa eta Burgundiako Teodoriko II.aren anaia. Hasieran bere amona Brunildaren babesean erreinatu zuen. Teodoriko II.ak eta biek, Pirinioetatik Iparraldeko baskoiak menperatu zituzten (602) eta Genial galo-erromatarra Baskonia-Akitaniako dukerriko lehenengo duke-gobernadore izendatu zuten. Gerora, Teodorikok Teodeberto kendu eta Brunildaren eskuetan utzi zuen agintea. Honek, antza, hil zezaten agindu zuen.
Iturria: Harluxet