Sertorio, Kinto
Kinto Sertorio Nursian jaio zen K.a. ~123 eta Hispanian hil K.a. 72an. Jeneral erromatarra zen eta gerra zibiletan Marioren alde egin zuen. Hispania Ziteriorreko pretore izendatu zuten (83) eta lusitaniar eta zeltiberiarren laguntza lortzen saiatu zen. Silak garaitu ondoren erbesteratu egin zen. Iberiar penintsulara itzuli zen Erromari aurre egitera (80). Hispania Ziterior osoa menperatu zuen eta erromatar moduan antolatu zuen, senatu eta guzti (77). Erromak Ponpeio bidali zuen Sertorioren kontra eta garaitu egin zuen (72). Ebroren haranean babestu zen; bere laguntzaile Perpenak hil zuen bertan.
Iturria: Harluxet