Segurola, Sebastian
Sebastian Segurola Azpeitian jaio zen 1740an eta La Paz-en hil 1789an. Calatravako Ordenako zaldun izan zen. Erret Guardia Espainolaren erregimentuan sartu (1758 - 1776) eta Río de la Platara eginiko espedizioan parte hartu zuen; espedizioaren ondoren Charcasko korregidore izendatu zuten. Hango indiarrak bi aldiz altxatu ziren (1781), baina kanpo-laguntzari esker bietan altxamendua zapaldu zuen. La Paz-eko gobernadore politiko eta militar izendatu zuten eta ondoren mariskal eta Charcasko Entzutegiko lehendakari.
I: Harluxet