Rodrigo, Don (Roderiko)
Rodrigo ez dakigu non jaio zen eta 711n hil zuten. Hispaniako bisigodoen azken erregea (710 - 711). Witizaren seme gaztea eta familia osoa Toledotik egotzi ondoren bisigodoen errege. Hamazazpi hilabetez izan zen errege.
Witiza eta bere arteko osteen arteko gerra-zibil baten ondoren erregetu zuten Rodrigo: 710eko martxoaren 1ean. 711n, berriz, Arabiarrak Gibraltarretik sartu zirenean, Rodrigo Eudon Handia baskoiaren kontra ari zen borrokan; 711ko apirilean, milaka gudari islamiar zeharkatu zuten Gibraltarreko itsasartea Julian kondeak jarritako lau itsasontzietan. Horien berri jakin zuenean, Rodrigok Iruņaldea utzi eta hegoaldera jo zuen. Rodrigoren tropak jendez handiagoa izan arren (40.000 gudari (?)) Tarik-ek (12.000 gudarirekin) Rodrigo garaitu eta hura hil egin zuen, Guadaleteko batailan, Cadiz, 711ko uztailaren 19 - 26 bitartean . Rodrigorekin bukatu zen Godoek Alarikorekin Erromako inperioa suntsitu ondoren eraikitako inperioa.
Iturria: Elhuyar eta beste/ Lur