Raimundo Gilermo I.a
Raimundo Gillermo I.a, Zuberoako II. bizkondea (1040 - 1084). Gilermo Fort I.a Zuberoako I. bizkondearen ondorengoa. Zuberotarrek Biarnoko Zentulo IV.a hil (1058) eta biarnesek Zuberoa inbaditu zutenean, Raimundo Gilermo I.a bizkondeak Oloroeko apezpikuaren babesa eskatu zuen. Honek baiezkoa eman zuen, baina Zuberoa Akizeko barrutitik atera eta Oloroeko barrutian sartzeko baldintza jarri zion. Raimundoren seme Gilermo Fort II.a izan zen ondorengoa.
I: Harluxet