Poza, Andres
Andres Poza Lendoņo Beitian, Urduņa, jaio zen 1547an eta Madrilen hil 1595ean. Flandesen eta Salamancan zuzenbidea ikasi zuen. Matematika, astronomia eta nabigazioa ere ikasi eta landu zituen; Alemania, Frantzia, Italia eta Ingalaterran gai horiei buruzko informazioa bildu eta ikertu zuen. Bizkaiko jaurerriko abokatu eta Bilboko Udaleko aholkulari izan zen. Felipe II.ak sortutako Kosmografia Eskolako lehenengo katedra lortu zuen.
Horiez gain, Euskararen defentsan argitara emandako lehen obra handia idatzi zuen. Bilbon, Mares moldiztegian inprimatu zen 1587an. Liburu honetan argibide ugari eta baliozkoak jaso zituen, eta ideia zaharkitu asko bildu bazituen ere euskarari buruz ez ezik erbesteko hainbat hizkuntzaren albisteak bilatzen ere saiatu zen. Mendeurrena ospatzeko (1587 / 1987) Euskaltzaindiak eratutako ospakizunetan Coseriu hizkuntzalari ezagunak azpimarratu zuen garaiko testuinguru hartan Pozak izan zuen balioa.
I: Harluxet/ Joseba Intxausti