Pompidou, Georges
Georges Pompidou Montboudif-en, Cantal, jaio zen 1911n eta Paris hil 1974an. De Gaulleren aholkulari nagusia izan zen. Lehen ministroa zela (1962-68) 1968ko maiatzeko gatazka eta matxinada sozialei aurre egin behar izan zien. Frantziako V. Errepublikako Lehendakaria izan zen (1969-74) eta De Gaulleren politikari eutsi zion.
I: Harluxet