Plinio Zaharra
Plinio Zaharra Como-n jaio zen 23an eta Stabias-en hil 79an.Naturalista eta idazle latindarra izan zen. Vesuvio sumendia erupzioan hasi zenean (79), Mesinako flotako almirantea zen. Erupzioa hobeto ikusteko gehiegi hurbildu zen eta itota hil zen. Historia naturala bilduma zientifikoa idatzi zuen (37 liburu).
I: Harluxet