Pi i Margall, Francisc
Francisc Pi i Margall Bartzelonan jaio 1824an eta Madrilen hil zen 1901ean.
Zuzenbide ikasketak amaitu ondoren, Artearen historia aztertzen hasi zen Bartzelonan. Madrilera jo eta kazetaritza ikasketak egin eta historiakoak osatu zituen. 1852an "Pinturaren Historia" argitaratu zuen, elizak zentsuratua izen zena. Alderdi Demokratako kide izan zen (1885), bertan garbi azaldu zuen Federalismoaren aldeko jarrera. Emilio Castelarrekin eztabaida ugari izan eta 1866ko altxamenduan parte hartu ondoren, Frantziara alde egin behar izan zuen.
Espainiara itzulitakoan errepublikarrek lagunduta diputatu hautatu zuten (1869) Bartzelonaren ordezkari. 1873an Lehen Errepublika ezarri zenean, Estanislao Figueres-en kabinetako barne-arazoetarako ministro egin zuten. Krisi gogor bati aurre egin behar izan zion, eta Batzar konstituziogile Federalismoa aldarrikatu zuen Espainian. Urte bereko ekainaren 8an Gobernazio buru izendatu zuten.
Hilabete egon zen karguan, dimisioa eman eta Paviaren estatu kolpeak errepublika bertan behera bota zuen. Liburu bat idatzi zuen: "Historia de Espaņa en el siglo XIX". Serafin Olabekin gorabehera handiak izan zituen Olabe Nafarroako Konstituzioaren oinarrien idazketan hasi zenean (1882). Politikatik aldendu eta kazetaritza eta literatura lanetan eman zituen bizitzako azken 20 urteak.
Iturria: Elhuyar/ Lur