Paris, Pedro (Pedro Artaxonakoa)
Pedro Paris Artaxonan jaio zen ez dakigu zein urtetan eta Iruņean hil 1193an. Parisen teologia ikasi zuen. Apezpikua zela (1167 - 1193), Irantzuko monasterioa eraikiarazi zuen (~1176). Zaragoza (1170) eta Huescako (1172) zenbait eliza berreskuratzeko izandako auzietan aldeko epaiak lortu zituen. Lizarrako elizak (1174) eta Tuterako Santa Maria Madalena parrokia (1193) bereganatu zituen; baita Leireko monasterioa ere (1188). Iratxeko monasterioagandik Tafallako San Pedro eliza jaso zuen (1176). Antso VI.a Jakitunaren aholkularia zen eta erregearen ordezkari izan zen Gaztelako Alfontso VIII.arekiko bakea negoziatzeko izendatutako Ingalaterrako Enrike II.a bitartekariaren aurrean (1177). Apezpikutzaren eta herritarren arteko harreman onak sustatu zituen.
Loturak: >San Fermin;
I: Harluxet