Otano Cid, Javier

Jabier Otano Tuteran jaio zen 1943an. PSNko zerrendan 1983, 1987, 1991 eta 1995eko hauteskundeetan Nafarroako Foru-parlamenturako hautatu zuten eta 1991 - 1995 bitartean Foru-parlamentuko lehendakaria izan zen. Nafarroako lehendakari hautatu zuten 1995ean, baina ustelkeria politikoa zela eta, Suitzan zuen dirua aztertzen ari zirela jakin zenean, dimititu egin zuen (1996).

I: Harluxet