Otaegi, Anjel

Angel Otegi Nuarben jaio zen 1942an eta Burgosen hil zuten 1975ean. ETAko kide zela, 1974an atxilotu zuten; epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zioten. Euskal Herrian zein Espainian protesta handiak izan ziren erabakiaren kontra, baina Francok sententzia betearazi egin zuen. Joan Paredes Manot "Txiki" eta FRAPeko hiru kiderekin batera fusilatu zuten 1975eko irailaren 27an.

I: Harluxet