Oraa Lekunberri, Martzelino

Marcelino Oraa Beriainen jaio zen 1788an eta hil 1851ean. Lehen Gerra Karlistan brigada-jeneral (1834), mariskal (1936) eta Iparraldeko armada kristinatarraren behin-behineko buru ere izan zen (1836). Filipinetako gobernadore eta kapitain jeneral izendatu zuten (1840-42); berrikuntza ugari egin zuen, baina bertakoen kontra politika ankerra erabili zuen. 1845ean Errege-kontseiluko kide eta itsasosteko departamenduko lehendakariorde egin zuten; 1845az gero biziarteko senadore izan zen.

I: Harluxet