Olarra Ugartemendia, Luis

Luis Olarra Tolosan jaio zen 1923an eta AEBetan hil 1994an. Industri injinerutzako ikasketak amaitu baino lehen familiaren altzairugintzako negozioari heldu zion. Olarra SA fundatu zuen (1955), Bizkaiko galdaketa-enpresa handienetako bat; gero beste enpresa asko sortu zituen. Frankoren Gorteetan prokuradore izan zen eta Espainiako erregeak senadore izendatu zuen (1977). CEOEren (Espainiako Enpresa-Erakundeen Konfederazioa) fundatzaileetakoa izan zen (1977). 1970eko hamarkadaren amaieran bere enpresak krisi latzean sartu ziren.

I: Harluxet