Novia de Salcedo, Pedro
Pedro Novia de Salcedo Bilbon jaio zen 1790ean eta Madrilen hil 1865ean. Bizkaiko diputatua (1820 - 1822) eta diputatu nagusia (1825 - 1827) izan zen. Bere agintaldian eraiki zen Gernikako juntetxea. Lehen Gerra Karlistan ez zuen gerran parte hartu nahi izan eta Aragoira joan zen. Gerraostean kargu politikoak izan zituen, betiere foru-defentsan aritu zen eta foruen kontrako erreforma guztiei aurre egin zien. Foruen aldeko jarrera sutsua azaltzen zuen obra idatzi zuen lau liburukitan banatua: "Defensa histórica, legislativa y económica del Señorío de Vizcaya y provincias de Alava y Guipúzcoa" (1851). Bestalde, Larramendiren hiztegian oinarritutako "Diccionario etimológico del idioma bascongado" (1887) lana ere idatzi zuen.
I: Harluxet