Nardiz, Gonzalo
Gonzalo Nardiz Bermeon jaio zen 1905an. Espainiako Gerra Zibilaren hasieran Defentsa-batzordeko partaide eta Lehen Euzko Jaurlaritzan Nekazaritzako kontseilaria izan zen (1936). Gerraostean erbesteko gobernuan egon zen. ANVk ezkerrerako bidea hartu zuenean, alderdiaren zuzendaritzatik kanpo geratu zen. Nardizen ordez Euzko Jaurlaritzan beste bat jartzea eskatu zuen alderdiak, baina Leizaolak ez zuen ordezkapena onartu eta alderdiak Nardiz ANVtik kanporatu egin zuen (1978).
I: Harluxet