Napoleon II.a (Frantzisko Karlos Jose Bonaparte)
Karlos Jose Bonaparte Parisen jaio zen 1811n eta Schonbrunn-en hil 1832an. Erromako erregea. Napoleon I.aren eta Maria Luisaren semea, jaiotzean jaso zuen titulu hori. Napoleon I.ak bigarrenez abdikatu zuenean, Ehun Egunetako Ganbarek enperadore onartu zuten (1814). Amak Vienara bidali zuen eta bizitza osoa Schonbrunngo gazteluan eman zuen. Babestearren, izena aldatu eta Reichstadt-eko duke egin zuten (1818). Tuberkulosiarekin hil zen.
Loturak: Napoleon III.a;
I: Harluxet