Musa ibn Nusair

Ibn Nusair Musa Mekan jaio zen ~640an eta hil 718an. Ifrikijako (Tunis) gobernadorea izan zen eta bere ordezko Tarik bidali zuen Hispania konkistatzera. Tarik-ek lortutako garaipenak zirela eta, Musa jeloskortu egin zen. Tarikengana joan zen (712) eta Andaluzia mendebaldea eta Extremadura konkistatu zituzten. Gero Aragoi, Dueroren arroa eta Galizia hartu zituen.

I: Harluxet