Monho, Salvat
Salvat Monho Isturitzen jaio zen 1749an eta Bardozen hil 1821ean. Iraultza Frantsesaren garaiko zisma-egoera ez zuen onartu, ezta konstituzioa zin egin ere; hortaz, atzerriratu egin behar izan zuen (1799). Iraultza ostean Ipar Euskal Herriko hainbat herritan apaiz izan zen. Lafittek bildu zituen Monhoren poesiak "Poèmes basques de Salvat Monho. Présentés, transcrits, traduits et annotés" liburuan (Baiona, 1972).
I: Harluxet