Masaniello (Tommaso Aniello)

Tomaso Aniello Napolin jaio zen 1620an eta bertan hil 1647an. Iraultzaile italiarra. Espainiako erregeordearen aurkako asaldura bateko buruzagia izan ondoren (1647), Napoliko nagusi bilakatu eta nobleen aurkako sarraskia eragin zuen; bere lagunek hil zuten.

I: Harluxet