Martinez de las Rivas, Jose Maria
Joxe Maria Martinez Bilbon jaio zen 1850ean eta Madrilen hil 1931an. Lehen labegaraiak ezarri eta ekonomia liberalizatu egin zuen (1885-93). Espainiako itsas armadarako hiru gerraontzi handi egin zituen (1888). Bizkaian langileek greba egin zutenean langileen alde azaldu zen, ondasunak beraiei esker lortu zirela adieraziz (1911). Meatzariek greba egin zutenean lan-orduak murriztu zituen; horregatik, ugazaben elkargotik bota egin zuten (1918). Politikan, Alderdi Kontserbadoreko diputatua (1891) eta senadorea izan zen (1899; 1901; 1903).
I: Harluxet