Marichalar, Amalio

Amalio Maritxalar Alcalá de Henaresen jaio zen 1811n eta Madrilen hil 1877an. Nafarroako senadorea eta diputatua izan zen Espainiako Gorteetan (1863). Cayetano Manriquerekin "Historia de la Legislación y recitaciones del Derecho Civil de España" idatzi zuen (1851-72); 9 liburukitan banatuta dago; horietako bat "Fueros de Navarra, Vizcaya, Guipúzcoa y Alava" da.

I: Harluxet