Mariana, Juan de
Juan de Mariana Talavera de la Reinan jaio 1536an eta Toledon hil 1624an. Historialari espainola izan zen. Josulaguna ordenatu zen. Espainiako historia orokorra (1592-1605) du obra nagusiena, jatorriz latinez argitaratua (1592) eta gero gaztelaniara (1621) autoreak berak itzulia. Marianak murriztu egin zuen antzinatean euskarak omen zuen lurralde-barrutia eta 1601ean, euskarari buruz zera idatzi zuen: Solos los vizcaínos conservan hasta hoy su lenguaje grosero y bárbaro, y que no recibe elegancia.
Iturria: Harluxet/ Joseba Intxausti