Madariaga, Julen

Julen Madariaga Bilbon jaio zen 1932an. Txilera erbesteratu eta 1947an itzuli zen. ETA sortu zutenetako bat izan zen (1959). ETAko lehenengo buruzagitzan alor politikoaren ardura izan zuen; ondoren alor militarraz arduratu zen. Aljerian (1965), Belgikan (1971 arte) eta Ipar Euskal Herrian bizi izan da.

Iturria: Harluxet