Maciŕ, Francesc

Francesc Macia Vila Nova i la Geltrú-n jaio zen 1859an eta Bartzelonan hil 1933an. Nazionalista katalan sutsua izan zen eta Estat Catalá alderdi independentista fundatu zuen (1922). Primo de Riveraren diktaduran Frantzian gorde zen. Kataluniako Ezker Errepublikarra, ERC, alderdian sartu 1931n eta, hauteskundeetan lortutako arrakastaren ondoren, Errepublika Katalana aldarrikatu zuen. Gobernu Zentralarekin burututako negoziazioa eta gero, Generalitat bilakatu eta Maciá bertako lehen lehendakaria izan zen.

I: Harluxet