Lupo Santzio I.a
Lupo Antso I.a, edo Santzio, Baskoniako dukerriko dukea izan zen (778 - 812) Ludoviko Pio-ren agintaldian. Lupo II.aren ondorengoa.
Ludoviko Piok musulmanen kontrako erasoa prestatu zuenean, Lupo Santzio I.a bakearen alde azaldu zen, baina 803an, franko, baskoi, godo eta akitaniarrek parte hartu zuten espedizioan. Baskoniako hurrengo dukea bere anaia Suiguin Lupo izan zen (812). Geroago, bere seme Aznar Antsok Baskonia frankoengandik independizatuko du, 832an.
Loturak: >Argantzungo gudua;
Iturria: Elhuyar