Lupo I.a Otsoa
Lupo I.a Otsoa 642an jaio zen eta 710 hil. Baskoniako eta Akitaniako dukea (670 - 710). Felix dukearen ondorengoa, Baskonia-Akitaniako dukerria gobernatu zuen.
Baskoiak, Akitaniako dukerrikoekin bat eginik, indartsu eta baturik zeuden. Okzitaniako Tolosa inguruko jendea bisigodoen aurka matxinatu zen Lupo I.aren laguntzaz eta Wanba enperadore godoak euskaldunen aurka jo zuen hegoaldetik eta ekialdetik. Iparraldean, aitzitik, harreman onak izan zituen Txilderiko frankoarekin, baina arazo handiak izan zituen ondorengo buruzagi frankoekin. Eudon Handia, ustez bere semea, izan zen ondorengoa.
Iturria: Elhuyar/ Lur