Lupo III.a Zentulo
Lupo III.a Zentulo Baskoniako dukerriko dukea izan zen (819 - 823). Baskoiak behin eta berriro altxatu ziren Akitaniako erregearen aurka. Frankoen inbasioari aurre egiteko, baskoiek 816an Gartzia Eneko buruzagi hautatu zuten. 818an Gartzia Eneko borrokan hil zen eta Lupo III.a Zentulok hartu zuen haren lekua. Okzitaniako Tolosako Berengario eta Auverniako Warinorekin izandako borrokan bizirik atera zen, ihes egin zuelako (819).
Pepin I.a erregeak, preso hartu eta epaitu ondoren, behin-behineko desterrura kondenatu zuen.
Iturria: Elhuyar