Lupo II.a
Lupo II.a Baskoniako dukerriaren dukea izan zen (768 - 778).
Karlomagnoren aita Pepin Laburrak frankoen erresuma bi semeen artean banatu zuen eta Atlantiko aldeko lurraldea, Baskoniakoa barne, Karlomagnori eman zion (768). Baskoniako gobernua Lupo II.a dukearen esku zegoen eta Akitaniakoa Hunaldo II.aren esku. Errekonkista garaian Hunaldo II.a Karlomagnoren aurka matxinatu zen, baina huts egin ondoren, Baskoniako dukerrian babestu zen, eta aitzaki hori aprobetxatuz, errege frankoek Baskonia eraso egin zuten. Karlomagnok Hunaldo entrega zezan agindu zion Lupo II.ari; baina horrek, hori egiteaz gain, bere burua eta lurraldea bera ere Karlomagnoren menpe utzi zituen. Karlomagno egin zen horrela Baskoniako lurraldearen jabe.
778an, Karlomagnok penintsulan sartu eta Ebroraino luzatu nahi izan zuen bere erresuma. Ez zuen lortu eta Frantziara itzultzean bere tropen erretagoardia galdu zuen Orreagan. Orreagako bataila hain ondo eta horrelako tropekin nork prestatu zuen argi ez badago ere, Lupo II.a izan zela uste da. Karlomagnok Lupo II.a preso hartu eta urkatu zuela ere uste da. Ondorengo dukea Lupo Santzio I.a izango zen.
Iturria: Elhuyar