Luis Frantziakoa Dofin Handia

Luis Dofin Handia Fontainebleau-n jaio zen 1661ean eta Meudon-en hil 1711ean, Nafarroako Luis III.aren eta Maria Teresaren semea. Maria Ana Bavierakoarekin ezkondu zen eta hiru seme izan zituzten: Luis, Borgoinako dukea; Felipe, Anjouko dukea, gero Felipe V.a Espainiakoa izango zena eta Karlos, Berryko dukea.

I: Harluxet