Luis XVII.a

Luis XVIII.a Versailles-en jaio zen 1785ean eta Parisen hil 1795ean. Luis XVI.aren eta Maria Antonietaren semea. Bere anaia zaharrena hil zenean Frantziako dofin izendatu zuten (1789). Familiarekin batera preso hartu zuten Iraultza Frantsesean (1792); aitari lepoa moztu ondoren, Simon zapatariaren esku utzi zuten. Bere heriotzari buruz hipotesi asko dago. Atzerriraturiko printzeek errege deklaratu zuten (Luis XVII.a), aita hiltzean.

Iturria: Harluxet