Luis VI.a Potoloa

Luis VI.a ez dakigu non jaio zen ~1080an eta Parisen hil 1137an. Frantziako erregea (1108-37), Felipe I.aren semea. Bere erresuma antolatu, erregearen boterea berrezarri, Ingalaterrako errege Enrike I.aren aurka borrokatu (1116 - 1120), eta Frantzia inbaditzeko mehatxua egin zuen Enrike V.a enperadore germaniarra gerarazi zuen.

I: Harluxet