Ludoviko Pio, edo Luis I.a Errukitsua
Ludoviko Pio Chasseneuil-en, Poitou, jaio zen 778an eta Ingelheim-en ondoan, Germania, hil 840ko ekainaren 20an. Akitaniako erregea (781 -814), Inperio Santuko edo Mendebaldeko enperadorea (814 - 840), Karlomagnoren seme eta ondorengoa.
812an Iruņean ibili zen, frankoek Pirineoz bi aldetako euskaldunen menpetasuna berresteko asmoz; baina ez zuen horrelakorik lortu. Akitaniako lurra konde frankoez bete arren ezin izan zituen euskaldunen matxinadak gerarazi eta 817an, erresuma bere seme Lotario I.a enperadore, Pepin I.a eta Luisen artean banatu egin zuen. Geroago, ordea, Judit Bavariakoarekin ezkondu (819) eta 817ko banaketa aldatu egin zuen. Horrek Lotarioren errebolta eragin zuen.
Bere seme Pepin I.a Akitaniako erregea zela (817 - 838) eta Orreagan berriro bataila galdu ondoren, Eneko Aritzak Iruņeko Erresuma eratu zuen (824). Hala eta guztiz ere, Ludoviko Pio hil ondoren, Verdungo Itunak Inperioa hiru erresumetan banatu egin zuen (843).
Iturria: Elhuyar/ Gaiak/ Lur