Lupo Antso I
Lupo Antso Lapurdiko lehenengo bizkondea izan zen (1023 - 1058). Bere lehengusu Antso III.a Nagusiaren erregealdian, aurretik Gaskoniako dukerriari lotuta zegoen lurraldea bizkonderri bilakatu zen, Lapurdiko kostaldea defendatu eta politikoki egituratu ahal izateko. Lupo Antso I.a (Lope Santxez I.a ere deitua) izan zen bertako lehen bizkondea (1023).
Baionako apezpikutegiak hartzen zituen lurrak eduki zituen bere gobernupean; hau da, Lapurdi, Nafarroa Garaiko ipar-mendebal alde bat eta Gipuzkoako ipar-ekialdea Bidasoa ibaitik Urumea ibairaino. Fortun I.a Antso bere anaia izan zen ondorengoa (1058). Bi anaien artean bizkonderriko eliz egitura berrantolatu zuten.
Iturria: Elhuyar/ Lur