Loiola, Martin Garcia de
Martin Gartzia Loiola Azpeitian jaio zen eta Txilen hil 1598an, Inazio Loiolakoaren iloba. Tupac Amaruren ilobarekin ezkondu zen. Txilen Tupac Amaruren aurka borrokatu eta preso hartu zuen (1572). Potosiko gobernadore (1579) eta Txileko gobernadore eta kapitain jenerala izan zen (1591). Txilen gotorleku eta hiriak sortu zituen. Gau batean indiarrek segada batean hil zuten (1598). Bere alaba bakarra Espainiara itzuli eta Oropesako markesa izan zen.
I: Harluxet