Lesseps, Ferdinand, bizkondea

Ferdinand Lesseps Versailles-en jaio zen 1805ean eta La Chênaie-en, Indre, hil 1894an. Diplomatiko frantsesa, jatorri lapurtarreko familiakoa. Talde diplomatikoan sartu eta besteak beste, Lisboa, Tunis, Egipto, Rotterdam, Bartzelona eta Erroman kontsul izan zen. Egipton zegoela, Suezko kanala egiteko proiektua egin zuen (1854); makina bat oztopori aurre egin behar izan zion kanala ireki zen arte (1869). Panamako kanala eraikitzeari ere ekin zion, baina porrot egin zuen.

I: Harluxet