Lermako dukea, Francisco de Sandoval y Roj

Francisco Sandoval 1553an jaio zen eta Tordesillas-en hil 1625ean. Felipe III.ak lehen ministro izendatu zuen (1598) eta funtsean berak gobernatu zuen Espainian 1618ra bitartean. Atzerrirako politikan estatuen arteko akordioak bultzatu zituen; barne-politikan, ordea, aberastasuna pilatu eta kargu onenak bere senideen artean banatu zituen. Ospitale eta komentuak fundatu zituen, bidenabar kleroaren laguntza lortuz. Baina krisi ekonomikoa zela eta, bere aurkako oposizioa indartu egin zen. Erregeak kargutik kendu zuen, baina ordainetan, Paulo V.ak kardinal izendatu zuen (1618).

I: Harluxet