Leon Deuna
Leon Deuna, euskaldunak kristautzera etorritako alegiazko pertsonaia da, IX. mendekoa. Baionako patroia. Bi anaiekin batera iritsi omen zen Baionara, Donibane Garazin galduta ibili ondoren. Baionako harresietara iritsi zenean ateak itxita zeuden, baskoien erasoen beldur baitziren normandiarrak. Hiru anaiek mendi-kasko batera abiatu ziren, murruetatik kanpo, eta inguruko harriz gelatxo bat egi zuten; Leonek orduan, zera esan omen zuen: "Hau da nire atsedenerako lekua eta hau aukeratu dudanez hemen biziko naiz".
IX. mendearen amaieran, Pirineoaren hegoaldean eta Lapurdin barrena ibili ondoren, Baionara itzuli eta bertan normandiarrek burua moztu zioten; burua eroritako leku berean iturri bat sortu omen zen, baina gorputza zutik iraun omen zuen ordu bat baino gehiago. Borreroak gorpua bota asmoz ostikoka hasi omen zitzaion, baina ezin izan zuen lurrera jauzi. Leonek bere burua eskutan hartu eta hirurehun bat urrats eman zituen, lehen aipatutako harrizko gelatxoraino. Sinestunek bere hilobia eta kapera bat eraiki zuten bertan.
Iturria: Auņamendi Entziklopedia/ Lur