Leiba, Antonio

Antonio Leiba 1480an jaio zen eta Aix-en hil 1536an. Alpujarretan Granadako mudejarren kontra borrokatu zen (1502). Napoliko bigarren kanpainan (1503-04) eta turkiarren kontrako Liga Sainduko armadan parte hartu zuen; Ravennako guduan zauritu egin zuten (1512). Pescarako markesaren aginduetara, frantsesen aurka borrokatu zen Milanerrian eta Proventzan (1521) eta Espainiak Milanerrian zituen indar guztien buru izendatu zuten (1525). Errege frantsesaren tropen aurka borrokan ari zela hil zen.

Iturria: Harluxet