Laia, Mateo

Mateo Laia Guenesen jaio zen 1630ean eta Madrilen hil 1693an. Espainiako itsas armadan frantsesen kontra borroka askotan parte hartu zuen; Cádizen fragata aljeriarraren kontra ere jardun zuen (1662). Itsas armadatik erretiratutakoan negozio-munduan sartu zen; Indietara errege-mezuak ere eraman zituen (1669). Espainiako erresumako armadak ontziak behar izan zituenean Laiari konfiskatu zion berea eta kapitain izendatu zuten gerrara joan zedin. Almirante izendatu zuten ondoren; Indietatik urrea zekarten ontziak babestu zituen (1683).

Iturria: Harluxet