Kolon, Kristobal
Kristobal Kolon jatorri ezezaguneko nabigatzailea izan zen, Genoan jaio zela pentsatzen da, 1451n eta Valladoliden hil zen 1506an. Portugalen bizi izan zen 1476 eta 1448 bitartean. Indiako bidaia ohiko bidetik baino mendebaldetik abiatu eta Ekialdera iristea proposatzen zuen.Portugalgo Joan II.ak ez zion lagundu eta Gaztelara abiatu zen (1484 g.gb.) baina Gaztela-Aragoiko Isabel I.a eta Fernando II.a errege-erreginak penintsulako konkistan murgildurik zeuden eta ez zioten kasurik egin. Portugalera itzuli zen berriro. Bere proiektua gauzatzeko laguntza eskatzera Genoa, Venezia, Frantzia eta Ingalaterrara ere joan zen, baino inork ez zion kasurik egin. Gaztelara itzuli eta "La Ravidako" priore Joan Perezek lagunduta Santa Fe-ko kapitulazioak lortu zituen. Horien bidez, berak aurkitutako lurralde guztietako almirante, erregeorde eta gobernadore izango zen.
Lehenengo bidaian (1492 - 93), Pinta, Niņa eta Santza Maria belaontzietako agintea hartuta Palos-ko itsaso portutik atera zen, abuztuaren 3an. Kuba eta Hispainola (Haiti) aurkitu zituen. Haitin Ameriketako lehen kolonia espainola fundatu zuen. Ondoren, Ameriketako inbasioa, kolonizazioa eta arpilatzea eragin zuten, espainolak nagusiki, baina baita Europako beste herriek ere. Bigarren bidaian (1493 - 1496) Cadizetik abiatu zen eta Dominika irlak, Guadalupe, Antigua eta Puerto Rico aurkitu zituen. Hirugarren bidaian (1498 - 1500) Sanlucar de Barramedatik atera eta Trinidad irla, Tobago eta Granada aurkitu zituen eta kontinenteraino iritsi zen. Laugarrenean (1502 - 1504) Sanlucar de Barramedatik atera eta Honduras eta Panamaraino iritsi zen.
Fernando II.ak eta Isabel I.ak bidalitako gutunen eta bere bidaia-egunkari bidez, Amerikako historiografiari hasiera eman zion. Bere anaia Bartolome (Genoa, 1461 - Santo Domingo, 1514) La Espaņolako gobernadore eta agintari izan zen eta Santo Domingo hiria fundatu zuen. Kristobalen seme Diegok (Lisboa?, 1478 - Puebla de Montalban 1526) aitaren eskubideak jarauntsi zituen eta 1509tik aurrera Indiatako almirante eta erregeorde izan zen.
Iturria: Elhuyar