Klovis I.a
Klovis I.a Hlodovic-en jaio zen 465ean eta Parisen hil zen 511n. Frankoen erregea izan zen (481 - 511). Bere aita Txilderiko I.a hil zenean (481), Tournaiko franko saliarren errege izendatu zuten. Klotildekin ezkondu zen.
486ean, Soissons-ko batailan Siagrio jeneral erromatarra garaitu zuen; alaman irabazi zituen (495) eta burgundiarrak ere (500). Alariko II.a garaitu eta hil egin zuen Vouillé-ko guduan (507). Monarkia frankoaren fundatzailea eta Galia osoko errege bakarra izan zen. Erromako berant inperioaren Ekialdeko enperadoreak patrizio titulua eman zion. Bere emazte Klotideren eta Reims-ko San Remigio apezpikuaren eraginez katolizismora aldatu zen; katolizismoa babestu eta Orléansko kontzilioa bildu zuen (496an gutxi gorabehera). Bere heriotzaren ondoren, erresuma bere lau semeen artean banatu zen: Txildeberto, Klodomiro, Klotario eta Therry.
Iturria: Elhuyar